FUERZA VITAL

DEPRISA, DEPRISA (Carlos Saura, 1980)

Posted in -----REVISTAS FV-----, 08 by fuerzavital on abril 8, 2011

—- Julen Agirre —-

Ekintza, drogak eta “Los chunguitos”

“Los chunguitos” diot, filma talde honen edo antzeko talde baten musikarekin hasten bait da. Espainiar kutsuko topikoez betetako pelikula ote den galdetu diot nere buruari kredituak agertzen diren bitartean. Ba ez, ez da halakoa.

Kotxeen presentzia etengabea da; Seat 127, Citroën gs, Seat 600, Seat ritmo, Renault 12, Seat 124, Talbot, Simca 1100…70. hamarkadako kotxeak, ederrak eta ikuskizun paregabea eskaintzen dutenak abiaduran, poliziaren jazarpenetik ihes.

Poliziaren jazarpena diot, ekintza edo akziozko pelikula bat delako. Lapurretak egiten dituzten gazte batzuen gora-beherak hain zuzen. Lapurreta, tiro eta pertsekuzioen eszenak, droga, aisialdi eta maitasun istorioekin txandakatzen dira, honela filmak erritmo egokia erakusten du. Ez azkarregia, ez motelegia.

Guzti honen atzean, metropoliaren extrarradioan bizi diren gazte batzuen istorioa dago, krisi eta dekadentzi garaian aurrera ateratzeko beharraren ondorioz, dirua azkar lortzearen hautua egiten dute. Bizimodu gordina eta atsegina ongi uztartzen ditu pelikulak.

Bizimodu gordina diot, 1980ko Espainia irudikatzen delako, krisi ekonomiko eta gorabehera politikoen garaia hain zuzen. Garaiko egoera politikoari keinu batzuk egiten dizkio pelikulak, “el valle de los caidos” edo antzeko monumentu bat erakusten denean “los rojos” dioen emakumea aurrean dela, edo gazteek euren artean dituzten elkarrizketetan. Urbanizatu gabeko etxe blokeen auzoak, zaborra lurrean eta bideo joko eta “tragaperra” makinaz jositako tabernek, ongi isladatzen dute garaiko Espainia hura.

Bestalde, bizimodu atsegina diot, landa eremuak eta errepideak askatasunerako bidea eta momentua bizitzera bultzatzen dutelako. Giro mantxegoa nabaria da hemen, eguzkiak eta kilkerren soinu etengabeak, zuhaitz azpian etzatera behartzen dute itsasotik urrun dauden zelaietan.

Itsasotik urrun diot, gazteetako batzuek itsasoa inoiz ez dutelako ikusi eta mantxako zelaietan amesten dute itsasorekin.

Pelikula entretenigarria, baina batez ere, garai eta lekuaren erradiografia oso ona.

—- Julen Agirre —-

2 comentarios

Subscribe to comments with RSS.

  1. Jordi Gor said, on abril 11, 2011 at 7:46 pm

    Ederra! Filma eta iritzia, biak.

  2. […] Julen Agirre – DEPRISA, DEPRISA (Carlos Saura 1980) […]


Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s

A %d blogueros les gusta esto: